es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

REY LEAR

La Cava

2019ko uztailaren 20, larunbata - 22.30etan

Emily Dickinsonek esaten zuen: “Shakespeare da gure etorkizuna”. Hala bada, minezko, doilorkeriazko eta suntsipenezko agertoki ikaragarri baten aurrean geundeke, obra unibertsal horren neurtitz hauek durundi egiten duten honetan: “zorigaitza da gero gure garai hauetan eroek itsuak gidatzea”.

Carmen Gallardoren emanaldia bikaina da, basatasunez
eta sentsibilitatez betea. Nuria Esperten eta Glenda Jacksonen erreleboa hartzen du Bretainiako errege zaharra interpretatzerakoan. Jakina da errege zahar hark erreinua alaben artean banatu zuela eta harekin neurrigabeko anbizioa eta kaosa eragin zituela.

ñabarduraz betetako pertsonaia, despotismotik eta erotasunetik duintasunera eta samurtasunera igarotzen dena, antzerkiaren historian sekula ikusi ez dugun muturreko ibilbide batean. Familia gatazketatik harago, bidaia honetan gizatasun biluzia bilatzen da eta norbanakoa azalekoa den oroz eranzten da.

Hamlet zalantza bada, Otelo zeloak badira eta Elektra mendekua bada, hemen pertsonaia nagusiak itsu daude, kasuren batean benetan itsu, gainera. Learrek dio oso itsua izan dela eta boteretsuak ere hala direla, hala nahi dutelako haien antzeko pertsonetako askok pairatzen duten errealitate ikaragarriaren aurrean.

PARTE-hARTZAILEAK

Carmen Gallardo, Joaquín Galán, María Sanz, Raúl Vera, Elena Aliaga, Silvia Garzón, Lidia Mauduit, José Ángel Moreno eta Javi Domínguez.

TALDE ARTISTIKOA

Zuzendaritza eta dramaturgia: Ricardo Iniesta / Musikaren konposizio eta zuzendaritza: Luis Navarro / Abesbatzaren zuzendaritza: Lidia Mauduit eta Marga Reyes / Abesbatzaren tailerra: Laboratorium Piesni / Espazio eszenikoa: Ricardo Iniesta / Eszenogra a: Ricardo Iniesta / Testurizazio eszenogra koa: Ana Arteaga / Jantziak: Carmen de Giles / Flores de Giles / Makillajea eta ile-apainketa: Manolo Cortés / Eraikuntza eszenikoa Sergio Bellido / Koreogra a:Juana Casado / Zuzendariaren laguntzailea: Sario Téllez / Zuzendariaren asistentea: Rocío Costa / Argitazpenaren diseinua eta koordinazio teknikoa: Alejandro Conesa / Soinu- espazioa: Emilio Morales / Administrazioa: Rocío de los Reyes/ Banaketa: Victoria Villalta / Ekoizpena: Ma Paz López Millón / Komunikazioa: Blanca Sanz / Idazkaritza: Macarena Gutiérrez.

Rey Lear Atalaya-ren ekoizpena da.Argibide gehiago: www.atalaya-tnt.comIraupena: 100’

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.