Antigonak irudikatzen du gainerakook aurre emateko gai ez garen oro: norberaren egiaren defentsa, kosta ahala kosta, determinazio horrek hilko bagaitu ere.
Zerk erakartzen gaitu hainbeste Antigonan? Haren unibertsaltasunak, emakumearen rola nagusi izateak, eta gizakiaren eskubide naturalaren eta Estatuko legeen arteko gatazka betierekoak. Bestalde, heriotzaren misterioarekin desa o egiten digu eta, orobat, harengana hurbiltzen, modu natural eta ia fatidiko batean.
Bertsio berri hau atenporala eta sinbolikoa da, tragedia greziarren pultsio bitalei dela zaie, eta antzerki-fusioaren etaperformancearen maisu handietatik, Jean Fabrerengandik, edaten du, besteak beste.
Antígonan, diskurtsoa da gorputza. Eszena askoren izaera performatibo eta sikoak obraren ikuspegi klasikoaren transgresiorako atea irekitzen du. Hala ere, haren mezuaren esentziari zor zaion errespetuaren aldeko apustua ere bada eta, orobat, gure herrialdean berean giza eskubideen defentsarako konpromiso etikoaren aldeko apustua.
Hala, mitoaren balioak berradiskidetzen dira historian zehar beti errepikatzen den errealitatearekin, hots, gerraren krudeltasunarekin eta galtzaileendako justizia ezarekin.
Eloísa Azorín, Enric Juezas, Morgan Blasco, María Muñoz, Marino Muñoz, Claudia Garón eta Clara Crespo.
Egokitzapena eta zuzendaritza: Paco Macià / Soinu-espazioa:Niño de Elche / Eszenogra a eta irudia: Ángel Haro / Argiztapena: Pedro Yagüe / Jantziak: Pedro Lobo eta Isabel del Moral / Argazkia eta bideoa: Joaquín Clares / Zuzendaritza teknikoa: Visisonor / Kudeaketa: Diego Juan / Dokumentazioa:Miguel Ángel Jiménez Aguilar / Produkzio exekutiboa: Eloísa Azorín / Institut Valencià de Cultura, Teatros Romea/TCM, Festival de Teatro de San Javier eta Elx Cultura erakundeek elkarlanean ekoiztutako ikuskizuna.
Antígona Compañía Ferroviaria-ren ekoizpena da.Argibide gehiago: www.ferroviaria.net
Iraupena: 90’