es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

Hamlet

La Cava

2018ko abuztuaren 3, ostirala - 22.00etan

Non dago Hamlet? Noiz eta non bizi da Shakespeareren pertsonaia hori? Nola heltzen zaizkigu Danimarkako printzearen hitzak, behatzen, zelatatzen, espiatzen den mundu honetan, ezer oharkabean pasatzen ez den mundu honetan? Pribatutasuna desagertu egin da. 

Errealak al gara? Ala gainazal ezegonkor eta aldakor batean zehar gabiltzan irudi islatu batzuk? Solidoa behar lukeena mudakorra da, sustraiak ezinezkoak dira, ez dago eusten dien materiarik. Eta, gainean, boterea eskuratzeko gura. Boterea manipulatzaile, ustelgarri, mendekari, hiltzaile… Pertsonaiak mugiarazten dituen gura da hori, eta liskarretara zein suntsipenera hurbiltzen dituena. Zerbaiti usain ustela dario norbaitek boterea kosta ahala kosta lortu nahi duenean. Izan ala ez izan. Existitu ala ez existitu. Kontu bera beti. Eta zalantza, erabaki bat hartzeko ezintasuna. Ezerezaren hutsean erortzearen beldur, eternitatearen iskanbilan erortzearen beldur. Baina nik ekiten ez badiot, beste batzuek ekingo diote… Mikrokosmos bat gizadiaren kosmosa erakusteko. Harremanak, kontzientziak, beldurrak, jomugak… Intxaur-oskol bat bezain txikia eta kondentsatua. Unibertso bat. Gure Hamleten pertsonaiak bezalakoa. Espazio batetik ihes egiteko ezintasuna, izateko ala ez izateko kontuarekin jarraitzen duten mundutik ihes egitekoa. 

ANTZEZLEAK

Pablo Gómez-Pando, Juan Motilla, Amparo Marín, Manuel Monteagudo, Rebeca Torres, Antonio Campos, José Luis Verguizas, José Luis Bustillo, Manuel Rodríguez. 

TALDE ARTISTIKOA 

Zuzendaritza eta dramaturgia: Alfonso Zurro / Ekoizpena: Juan Motilla, Noelia Díez / Eszenografiaren eta jantzien diseinua: Curt Allen Wilmer (AAPEE) / Argiztapenaren diseinua: Florencio Ortiz (AAI) / Soinu-espazioa: Jasio Velasco / Borroka eszenikoa: Juan Motilla / Jantziak prestatzea: Rosalía Lago / Eszenografia eraikitzea: Mambo, TCS / Zuzendaritza- eta errejidoretza-laguntzailea: Pepa Delgado / Jantzi-laguntzailea: Eva Moreno / Eszenografia-laguntzaileak: Eva Moreno eta Mar Aguilar / Diseinu grafikoa: Manolo Cuervo / Argazkiak: Luis Castilla / Makillajea eta ile-apainketa: Manolo Cortés / Talde teknikoa: Carmen Mori, Tito Tenorio, Enrique Galera / Banaketa eta komunikazioa: Noelia Diez / Erabili den itzulpenaren egilea: Leandro Fernández de Moratín

Sevillako Antzerki Klasikoaren ekoizpena da “Hamlet”.

Informazio gehiago: http://www.clasicodesevilla.com/Hamlet

Iraupena: 140’ 

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.