es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

EL HERMANO DE SANCHO

La Cava

2018ko abuztuaren 2, osteguna - 22.00etan

Antzerti-fantasia honek divertimento didaktiko bat proposatzen du. Komedia erabat aske honetan, XVI. mendeko bi dramaturgo handiren egoerak eta pertsonaiak nahasten dira. Frantzisko Pantza antzoki batean agertuko da bere anaia Santxo Pantzaren bila. Maisu Pedro txotxongilolaria, Kardenio “Arlote figura txarrekoa”, Parapillako Ginesillo, Dultzinea, Santxo Pantza bera… Denak dira On Kixote Mantxakoa libururik ospetsueneko pertsonaiak, Frantziskorekin topo egingo dutenak atsekabez jositako bilaketan zehar. Abentura are gorabeheratsuagoa izateko, beste mamu batzuek Frantzisko ikaratuko dute ekintzaz, fantasiaz, umorez, saldukeriaz eta dikzio arrotzez betetako liburuki batetik: Hamlet, Falstaff, Lear erregea, bufoiak, garezurrak, ezpatak, maitagarriak, Titania erregina, maiteminduta dagoen asto bat… Frantzisko zeharo nahasita utziko dute, itsasoz bestaldeko azentu arrotza eta guzti. Izan ere, Shakespeareren lan guztien liburuko pertsonaiak dira.  Abian da antzerti-jostailua. Cervantes eta Shakespeare. Magia eta umorea. Txotxongiloak, itzalak, clown, commedia dell'arte eta entremesa. Sekulako osagaiak ikuskizun bizkor eta argi honetarako, zeinean antzertiko izugarrikeriak ere erakusten baitira, jostatuz. Han, dena erreal bihur daiteke, irudimenak aukera ematen duen neurrian behintzat. Liburuetan bezala. 

ANTZEZLEAK

Txema Pérez/David Pinilla, Alfonso Diez/Lander Iglesias, Nerea Ariznabarreta, Gaizka Chamizo/Ná Gomes, Ander Basaldua.

TALDE ARTISTIKOA 

Dramaturgia: Alberto Iglesias / Zuzendaria:  Lander Iglesias / Euskarazko bertsioa: Bego Montorio / Argiztapena: KOLDO BELLOSO / Soinua: IGNACIO LÓPEZ / Musika: José URREJOLA / Mugimendua: PABLO IBARLUZEA / Jantziak, karakterizazioa: IKERNE GIMÉNEZ / Ekoizpeneko koordinazioa: ESTHER VELASCO / Banaketa, komunikazioa: ROSA IGLESIAS / Ideia, espazio eszenikoa, zuzendaritza: LANDER IGLESIAS /

Eszenografia prestatzea: CARLOS PÉREZ DONADO / Pinturen attrezzoa prestatzea: JESÚS URANGA /

Zurgintza: ALFREDO MARINO / Jantziak prestatzea: TYTTI THUSBERG / Maskarak eta burukoak prestatzea: ANAISABELTZ / Jantzi-laguntzailea: IGONE TESO / Jantziak girotzea: María Calderón 

Laurentzi Produccionesen ekoizpena da “El hermano de Sancho”

Informazio gehiago: http://laurentziproducciones.com

Iraupena: 65’ 

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.