Asun Abad Corral aktore heldua da, ibilbide handikoa Nafarroako antzerkigintzan. Elena Abad Martínez biolin-jotzaile gaztea da, biolina mundu-erdian zehar jo duena. Eukene Sagüés Abad ibilbide profesional oparoko dantzaria da, eta Danimarkako Errege Balletean aritzen da egun. Poesia, musika eta dantza uztartzen dituzte hirurek. Rosalía de Castroren poesia inspirazio-iturri hartuta, hiru bidaiari-etorkinen historia erakusten dute: atzean utzitako lurraldearen nostalgia. Orainaldiaren paisaia. Tragedia bidean. Femeninoaren ahalmena.
Angel Sagüések eta Asun Abadek koordinatutako arte-ekoizpeneko konpainia da ATIKUS.
30 urtetik gora daramatzate modu profesionalean antzerkiaren munduan. ATIKUSen “diskurtso teatralak” bizitzea suertatu zaigun errealitatearekin konektatzea du xede, haren isla izatea. Publikoa nahastea, pertsona kontzienteago, solidarioago eta askeagoak izateko desioa inspiratzea. Kulturan parte hartzen duten eragile guztiak inplikatzea antzerti-egintzaren bidez. Proiektu bakoitzean kolaboratzen dutenen talentuan bermatzen da beren lana, hots, arte-, antzerki- eta dantza-eskoletatik energia eta ilusioz beterik ateratako gazte artisten talentuan.
“Adinako” artistak dira, eskarmentua eta ofizioa eskaintzen dituztenak.
Aktorea: Asun Abad Corral / Biolin-jotzailea: Elena Abad Martínez / Dantzaria: Eukene Sagüés Abad
Egilea eta zuzendaria: Angel Sagüés Irigoyen / Zuzendaritza musikala: Mariano Abad Orral