Maitagarri bat Arlekinez maitemindu, eta bahitu egiten du. Haren edertasunak seduzituta, itsututa geratzen da maitagarria, bere txepeltasunaz ere ohartu gabe. Seduzitu eta maitemintzen saiatzen da, Arlekinen interesak eta gogoak kontuan hartu gabe. Arlekinen eta artzain gazte baten arteko lehen amodiozko sentimenduen indarra eta lañotasuna ere kontuan hartu gabe.
Bonbillak, girlanda argidunak, paper-serpentinak eta magia-giroa, istorio horren edergarri; maitale zintzo eta lañoen alde egingo du istorioak, azkenean.
Mingarria da maitale gazteentzat haurtzarorik ateratzea, jelosiek eta amorruak ziztatutako emakume boteretsu baten plan makiavelikoen mende biziko baitute igarotze hori.
Konbentzio zorrotzak, engainuak eta gaiztakeria mehatxagarriak dira maitale gazteen freskotasun eta berezkotasunarentzat, eta kezka-egoera bizi behar dituzten haiek direla eta.
Julie Bouriche, Romain Brosseau, Rémi Dessenoix, Emeline Fremont, Charlotte Ravinet, Romain Tamisier
Zuzendaritza eta eszenografia: Thomas Jolly / Kanpo-ikuskaritza: Charline Porrone / Argiztapena: Thomas Jolly, Jean-François Lelong / Jantziak: Jane Avezou / Zuzendari teknikoa: Jean-François Lelong / Soinu-teknikaria eta eszena-errejidorea: Matthieu Ponchelle, Jérôme Hardouin / Jantziak: Jane Avezou
La Piccola Familia-ren ekoizpena da “Arlequín pulido por el amor”. Centre Dramatique Régional de Haute-Normandie-k eta Théâtre des Deux Rives-k koproduzitu dute, ondokoen laguntzaz: ODIA Normandie, Office de Diffusion et d’Information Artistique de Normandie.
Hauek dira lanaren gaztelaniazko azpitituluen iturriak: Thomas Jollyk egindako moldaketaren Nihel ZOUBEIDIren itzulpena eta Francisco LAFARGA MADUELLen gaztelaniazko itzulpena (Gredosek argitaratua).
Informazio zehatzagoa: www.lapiccolafamilia.fr