Ordele-Akitaniako Goi-mailako Antzerki Eskola (Akitania)
Antzerki Klasikoko Konpainia Nazional Gaztearen eta Madrilgo Gazteen Abesbatzaren bakarlariekinEgilea: Calderón de la Barca
Ikuskizuna frantsesez eta gaztelaniaz da.
Calderón de la Barcaren “La vida es sueño” izenburu unibertsalean oinarritutako ikerlana da. Lotura-eginkizuna egiten duen pertsonaia narratzaile baten bidez (gaztelaniaz), hamabi interpretek antzezten dituzte lanaren trama nagusiak, zeinek pertsonaia nagusiak gorpuztu eta elkarri trukatzen baitizkiote; horren ondorioz sortzen den dramaturgiak ametsa eta errealitatea nahasten ditu, espazioa-denbora hausten du, frantsesa eta gaztelania nahasten ditu eszenategian, eta zuzeneko musika dakar, musika-tresna eta ahotsen eskutik.
Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalaren, haren konpainia gaztearen, Bordele-Akitaniako Goi-mailako Antzerki Eskolaren eta Bordele-Akitaniako Antzerki Nazionalaren emaitza da lana. Izan ere, hainbat urte elkarrekin lanean eman ondoren, trukatze artistiko-pedagogiko bat prestatu dute 17/18 denboraldian, “A la búsqueda de Calderón” izenburu generikoan. Madrilgo Ahots Gazteen Abesbatzak bat egin du proiektuaren zati batekin, eta 70 interpretek parte hartuko dute.
Louis Benmokhtar, Étienne Bories, Clémence Boucon, Zoé Briau, Marion Cadeau, Garance Degos, Camille Falbriard, Léopold Faurisson, Alexandre Gillet, Shanee Krön, Félix Lefebvre, Léo Namur, Mickaël Pelissier, Prune Ventura.
Alejandro Pau, Carolina Herrera eta Aleix Melé.
Zuzendaritza: José Tomé / Koreografia: Nuria Castejón / Madrilgo Gazteen Abesbatza, Juan Pablo de Juan zuzendaritzapean.
“La vida es sueño” BAAEN-ko ekoizpena da.
Iraupena: 1h 15’46