Agurearen urtebetetzea da eta jai handi batean ospatzea erabaki du. Nola ez, ospakizunik onena auzoko tabernan antolatu beharko litzateke, lagunekin eta familia osoaren maitasuna jasota!
Brindisean, kontu garrantzitsu batzuk iragarri behar ditu, alabei oinordetza aurreratu nahi diela eta. Irrikan dago alabak aho bete hortz uzteko, bere txera erakutsi nahi baitie, eta hainbesteko maitasunaren aurrean nola erreakzionatuko duten ikusteko gogoz dago.
Agurearen urtebetetzea da, eta denak gonbidatuta daude Harekin ospatzera.
Gure Learren erresuma ez da duela zenbait mendetakoa, baizik eta gaur egungoa, eta haren lurraldea auzoko taberna eta familia-festa dira. Sortzen diren liskar guztiak lurralde horretako ondasun material eta sinbolikoekin lotuta daude: oinordetza eta tabernako balioak, eta, horrez gain, harreman afektiboak eta horien distortsioak familiaren barruan.
Moyra Agrelo, Agustina Benedettelli, Julieta Cayetina, Helkjær Engen, Demián Gallitelli, Ezequiel Gelbaum, Clarisa Hernández, Gonzalo Ruiz, Julian Smud, Ezequiel Tronconi, Abian Vainstein.
Dramaturgia, zuzendaritza: Fernando Ferrer / Musika originala eta interpretazioa: Stine Helkjaer Engen / Jantziak: Peta Moreno Marina Claypole / Argien diseinua: Sebastián Francia / Espazioa eta artea: Romina Giorno / Zuzendaritza-laguntzailea: Marisol Scagni / Ekoizpena: Laura Quevedo
Ínigo producciones-en ekoizpena da “La fiesta del viejo”.
Informazio gehiago: www.indigoproducciones.net
Iraupena: 100’