Mexikoko iraultzaren garaia da, eta boterea lortzeko grina herrialdean zehar nagusitzen ari da. Testuinguru horretan, José Mendoza jeneralak sorgin zahar baten iragarpen tentagarriak jaso ditu, haren emazte limurtzaileak areagotzen dituenak. Horrelaxe hasiko da amaigabea dirudien odol-kate bat.
“Mendoza” jende arruntarentzat eginiko proiektu bat da. Antzerkigintzarekin zuzeneko harremana ez duten pertsonen etxean egin ziren entseguak, guztien iritziak aztertuta. “Mendoza” lanaren bidez, klasiko batera hurbildu gaitezke gure erreferente propioak erabiliz. Ildo horretan, edozeinek beha diezaioke muntaketari, ulertu, hunkitu eta gozatu.
Marco Vidal, Mónica del Carmen, Erandeni Durán, Leonardo Zamudio, Martín Becerra, Germán Villarreal, Ulises Martínez, Alfredo Monsivais, Roam León, Yadira Pérez.
Ideia originala eta zuzendaritza: Juan Carrillo / Ekoizpena / Argiztapena: Mario Eduardo D’León / Jantziak: Libertad Mardel / Maskarak: Martín Becerra / Corridoa: Lalo Laredo, Roam León. Los Colochos Teatro-ren ekoizpena da “La ternura”.
Informazio gehiago: www.loscolochosteatro.com.
Iraupena: 135’