La Teatrería
Zuzendaritza: Virgina Moriones, Íñigo Casalí eta Sergio Barcellona
Errege Jauregia. Masustondoaren Patioa
Uztailaren 22, 23 eta 24an, eta abuztuaren 3an
20'
Aldonza Lorenzok, Tobosoko Dulcinea esaten diotenak, On Kixote kaparearen maitasun gutun bat jaso berri du. Gutunak, ordea, nahasi egin du, sentimen ugari mugitu da bere barnean eta Dulcinea errealitateari aurre egitera behartuta dago. Dama eder-galantak ilargian aurkituko du pozbidea, hari adieraziko dio lantua, zenbait olerki errezitatuta. Errezitatu eta gero, olerkiak kanta bihurtuko dira. Cervantesen testuetatik eta testu izengabeetatik, eta Berpizkunde espainoleko musikatik abiatuta eginda, Espainiako Urrezko Mendeko pertsonaia ezagunenaren musaren isiltasun aldarrikatuari egindako omenaldia da lan hau.
Errezitatzea: Virginia Moriones
Berpizkundeko flautak, kantua: Iñigo Casalí
Arkuko bihuela, eskuko bihuela: Sergio Barcellona