Chris Cooper musikalen musikagile eta antzerkigile ospetsua da. Bere lan ezagunenak, Agonyren sagak, publikoa txoratu eta arrakasta itzela edukitzea lortu du. Gaztea izan arren, Chrisek zaleen samalda nekaezina lortu du, bere hurrengo lanaren zain daudenak ikusminez. Zorigaiztoko gertaera batek, ordea, Chrisen patua etengo du: auto istripua izan du eta hankak sentimenik gabe gelditu zaizkio. Julie Miller bere zale handienak aurkitu egin du eta heriotzatik askatu du. Chrisentzat salbazioa dena, Julierentzat amets handiena izango da: bere idoloa logelan edukitzea. Chrisen erreskatea dirudiena bere amesgaizto handiena izango da azkenean.
Jatorrizko musikala, Stephen Kingen Misery eleberrian libreki oinarritutakoa.
Zuzendaritza: Paz Pérez
Antzezleak:
Musika: Pablo Cediel
Hitzak: Celia Morán
Eszenografia eta argiak: Antonio Barrera
Ekoizpena: Madrilgo Real Escuela Superior de Arte Dramático
Iraupena: 60 min
Arte Dramatikoko Goi Eskolen Topaketa
Real Escuela Superior de Arte Dramático – RESAD