Testua eta zuzendaritza: Alfredo Sanzol
Egurgileen eta printzesen komedia
Teatro de la Ciudad
La Ternura lanak erregina baten eta haren bi alaba printzesen istorioa kontatzen du. Erregina pitin bat magoa da, eta hirurak Itsas Armada Garaiezinarekin bidaiatzen ari dira, Felipe II.ak intereseko ezkontzetara behartu baititu printzesak, aitoren seme ingelesekin, behin arrakastaz inbaditu denean Ingalaterra. Esmeralda erreginak, ordea, gizonak gorroto ditu, beti baldintzatu izan diotelako bizimodua eta askatasuna kendu diotelako. Eta, horrenbestez, ez du nahi alabek patu hori bera izatea. Hutsik dagoela uste duen uharte baten ondotik igarotzen denean Armada, erreginak ekaitza eragingo du eta itsasontzia hondoratuko da. Uharte horretan gelditu nahi du bizitzen alabekin, gizonik ez ikusteko sekula gehiago. Arazoa da uharte horretan duela hogei urtetik egurgile bat bizi dela, bi semeekin, eta haiek hara joan zirela emakumerik ez ikusteko inoiz gehiago. Erregina eta alabak ohartzen direnean ez daudela bakarrik, gizon arropak jantziko dituzte babesteko. Eta orduan hasiko dira abenturak, katramilak, maitemintzeak eta nahasmenduak.
Antzezleak:
Fitxa artistikoa:
Iraupena: 120'
Teatro de la Ciudad eta Teatro de La Abadíaren ekoizpena da La Ternura