Aldez aurretik eman behar da izena, mezua helbide honetara bidaliz: producción@oliteteatro.com Ikasle-kopurua: 6 (gutxienez) eta 20 (gehienez) bitarte
Sevillako Antzerki Klasikoko Konpainiako zuzendari Alfonso Zurrok emana
[Erriberriko Kultura Etxea. Uztailak 30-Abuztuak 2, 17:00etatik 21:00etara.]
Pertsonaiaren sormen-bilaketaren ikerketa praktikoan oinarritzen da ikastaroa, interpreteak berak abiapuntu hartuta. Interpretazio integrala lortzeko beharrezko tresnak esploratuko dira. Parte-hartzaileek aurkikuntza, asmakuntza, irudimena, dibertimendua eta abar baliatuko dituzte pertsonaiaren eraikuntzan eragina izango duten fundamentuak biltzeko prozesuan zehar.
Alfonso Zurro antzerkigilea, eszena-zuzendaria eta eszena-zuzendaritzan irakaslea da, Sevillako Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan. Lan gehiena Sevillako Teatro de la Jácara konpainiarekin egin du, eta Caín Club Teatro konpainiako kide sortzailea da.
In Extremis da Erriberri 2018 egoitzarako hautatutako konpainia, “La prueba” proiektuaren eskutik. Hautatze-batzordearen iritsiz, deialdira aurkeztutako guztien artean In Extremis konpainiak aurkeztutako proiektua da sendoena kudeaketari eta arte-irizpideari dagokienez, eta proiekzio-ahalmen handiena du.
Haren lanaren erakustaldi bat egitea aurreikusita dago, edonork ikusteko moduan, konpainiaren eta jaialdiaren antolakuntzaren artean adostutako tokian eta egunean.
Hirugarren urtez segidan, ikerketa-laborategi gisa planteatutako lan-egoitza bat eskainiko dio Erriberrik Nafarroako konpainia eszeniko bati arte-proiektu bat garatzeko. Nafarroako sektore profesionalari laguntzeko ekimen horren eskutik, Erriberriko jaialdiak erakusketa hutsetik harago joan nahi du, zertarako eta sorkuntza bultzatzeko zein eszena-jardueraren inguruan begirada berriak hazteko.