Nafarroako lehiaketa Tafalla Kulturgunea, San Martin Unx edo Beire bezalako guneetara zabalduko da egunotan.
Erriberriko Antzerki Jaialdia 24. edizioaren erdialdera iritsiko da asteburu honetan, eta bertako, nazioko eta nazioarteko proposamenekin, lantegiekin eta egoitzekin egingo du. Bihar osteguna, hilak 27, Carla Rovirak ‘Exit Through the Gift Shop’ -ren bigarren emanaldia eskainiko du 19: 30etan Tafalla Kulturgunean. Bertan, Tarregako jaialdian aurkeztu zen hirugarren pertsonan kontatutako autofikzio mozorrotua proposatzen du. Jarduera eszenikoa La Cavara igaroko da 22:00etan, Jon Iraizoz nafarraren ‘Simulacro’ ikuskizunarekin, zeinak La Caja Flotante-k ekoitzi duen jaialdiaren aurreko edizioko egoitzen barruan.
Biharamunean, hilak 28, ostirala, Erriberriko Errege Jauregiko atariko patioak Lore More konpainia nafarraren “Trapu Zikinak” emanaldia hartuko omen du, gerraostea, adiskidetasuna, bidegabekeria, amodioa eta etorkizunerako nahiak dakartzan istorioa euskeraz antzeztuz; kontakizuna, garbiketa-lanetan aritzen diren hainbat emakumeen eskutik egingo da. La Cavan, egun bertan, “Solo me acuerdo de eso” funtzioa, alegia Kolonbiako La Congregación Teatro konpainiaren ekoizpena emango da, autore eta zuzendaria Johan Velandia izanik.
Larunbatean, hilak 29, Tanttaka Teatroa 19:30etan iritsiko da Tafalla Kulturgunera “Sexpiertos” lanarekin, MAX Saria Ekoizpen onenari, Kepa Errasti eta ustekabeko aktore Onenari emandako Goya Sariaren irabazle Telmo Iruretarekin. Amodioa, sexua, bakardadea eta aurreiritziak tarteko dituen istorio hau zuzentzen du Mireia Gabilondok. Eta berriro, La Cavan, Teatro en Vilo-ren “Man Up” programatu da, Andrea Jimenezen eta Noemi Rodriguezen zuzendaritza eta antzerkigintzarekin.
Igandean, hilak 30, 12:00etan, Enozentrum-en, edizio honetako hirugarren topaketa programatua ospatuko da. Kasu honetan konpainia nafarrak izango dira partaide, eta bere ardatz nagusia “Arte eszenikoen jasangarritasuna: etxeko soluziotarako solasaldi ireki bat”. Dantzan espezializatutako ekoizle eszeniko eta kultura kudeatzaile Jemima Canoren eskutik gidatutako solasaldi bat izango da, zeinek planteatuko duen kultura-egitura txikietatik, ingurumen inpaktua mugatze aldera, garatu ahal liratekeen aldaketa errealak zerrendatzea. Bere garapenean zehar, Reyno Gourmeten eskaintzako aperitibo bat zerbitzatuko da. Sarrera askea da aforoa osatu arte.
Bestalde, Zanguango Teatro konpainiak 19:30etan Teobaldoen Plazan aurkeztuko du “Al otro lado” muntaia, 2020 Max Saria kaleko ikuskizun onenari, istorio erreal nahiz irudimeneko bat, konpainia honek berezkoak dituen umorez eta ironiaz betea. Eta La Cavak gau horretan, 22etatik aurrera, “El mar. Visión de unos niños que no lo han visto nunca” ekoizpena eskainiko du, Xavier Bobés eta Alberto Conejero autore hala nola zuzendarien eskutik.
Aste honetan halaber aurten programatutako hiru tailer garatuko dira: Maria Velascoren “Desaprender a vivir. Aprender a contar”; Teatro en Vilo konpainiaren “Haz que pase”; eta Carla Roviraren “Autoficción utópica”.
Datorren astean, jarduerak jarraituko du Tafallan, abuztuak 1, asteartean, Mikele Urroz eta Lucia Ezkerren “La Montaña –Mendia” laneko egoitzaren lagin batekin.
Asteazkenean, hilak 2, 19:00etan hain zuzen, Estefanía de Pazek, San Martin Unxeko udal aparkalekuan, programatutako lau funtziotako lehenengoa eskainiko du: Olvido Floresen “Las maravillas de Júpiter”, zeinetan 1936an Lodosara iritsi zen eta arrastorik utzi gabe desagertu zen Anastasini Zirkuko 50 artisten troupe bat aurkezten duen. Eta 20:00etan berriz, Tafallako Tafalla Kulturgunean, Maitane Azpiroz sortzaile nafarrak, “Artxipielago”ren bidez, zirku eta dantza ikuskizun bat eskainiko du, La Trapecionista konpainiaren ekoizpena lagun. Eta ordu berean, Beiren, Las Nenas Theatre konpainiak “Torcidas” bere egoitza aurkeztuko du.
Azkenik, ostegunean, hilak 3, Beireko Udaletxeko Plazan beste funtzio bat ospatuko da 19:00etan, “Olvido Flores. Las maravillas de Júpiter” eta antzerki nafartarra La Cavara itzuliko da Ana Maestrojuanen antzerkigintza eta zuzendaritza tarteko, “Producciones Maestras” konpainiaren “La malpagá” lanarekin.
Sarreren salmenta
Sarrerak online eskura daitezke, www.festivalteatroolite.es eta www.baluarte.com web orrietan. Aurrez aurre, Baluarteko leihatilan erosi ahal izango dira abuztuaren 5era arte 11:00etatik 14:00etara, astelehenetik larunbatera.
Aurten, sarreren salmentari dagokion nobedade bezala, La Morea Merkataritza Gunean eskuratu ahal izango dira, zein zabalik mantenduko den asteko egun guztietan (igande eta jai-egunetan salbu) 9:30etatik 21:30etara, ordutegi etengabean.
Erriberrin, jaialdian zehar eskuratu ahal izango dira, Enozentrum-en (Teobaldoen Plaza, 4, Erriberri), 17:00etatik 19:00etara ostiraletan, 10etatik 14etara larunbata eta igandetan, eta 19:00etatik 22:00etara ikuskizunak dauden egunetan.
Tafalla Kulturgunerako txartelak esklusiboki Tafalla Kulturguneko leihatilan eta online saltzen dira. Carla Roviraren “Exit through the gift shop” lanak 3 €-ko prezio berezia du eta “La Trapecionista” eta “Sexpiertos” lanek berriz, 8 €-koa.
Beireko Ezpeleta Jauregian sarrera askea da aforoa osatu arte.
La Cavan programatutako ikuskizunen leihatilako eta online sarreren prezioa 18 €-koa da (10 € gazte-txartelarekin). La Cavako 12 funtziotarako ordainketa totala 190 €-koa da (100 € gazte-txartelarekin). La Cavako hautazko hiru funtziotarako prezioa guztira (edozein egunetan) 50 €-koa da (25 € gazte-txartelarekin).
Gainera, Erriberriko Antzerki Jaialdiak La Cavako funtzio bakoitzerako mugikortasun murriztua duten pertsonentzat zortzi eserleku erreserbatzen ditu. Eserleku horietarako interesa duten pertsonek bere erosketa Baluarteko eta Erriberriko leihatiletan egin behar dute edo bestela 948 066 060 telefonoan (erosketa bakoitzeko gehienez bi eserleku).