"La estrella de Sevilla", "Andanzas y entremeses de Juan Rana " eta "Esperando a Godot" ikuskizunetarako lekuak agortuta.
Oliteko Antzerki Jaialdiak 21. edizioa hartuko du bihartik (uztailak 17) abuztuaren 2ra arte, eta honako hauek izango ditu ardatz: diziplina anitzeko programazioa, antzerkia, musika, dantza edo zirkua; osasun-segurtasuna bermatzeko neurriak, hala nola maskarak eta hidrogelak erabiltzea edo pertsonen arteko distantzia mantentzea; eta Nafarroako antzerkiaren sektoreari emandako laguntza, Foru Komunitateko konpainiei protagonismoa emanez.