Antonio Simon edizio honetako zuzendari gonbidatuak larunbata eta asteazkena bitartean emanen duen mintegiaren aurreko topaketa eskainiko du bihar.
Erriberriko Antzerki Jaialdiak aste honetan ekingo dio bere 21. edizioaren erdialdeari datorren igandera arte La Cavaren emanaldi guztietan agortutako sarrerekin. Bai 'Andanzas y Entremeses de Juan Rana' gaur gauean, bai 'Esperando a Godot' bihar, ostirala, 'A vueltas con Lorca' larunbatean, eta 'La Celestina' igandean, eszenatoki horretako 150 eserlekuen edukiera osatu dute, eta emanaldi guztiak 22: 00etan hasiko dira.