es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

Aitana Sánchez Gijónek emango dio amaiera, igande honetan, Erriberriko Antzerki Jaialdiari

2022ko uztailaren 26, asteartea

Erriberriko 23. Antzerki Jaialdiaren hirugarren asteburuan, sariketak arte-egoitzen entsegu irekiak, objektu dokumentalen antzerkia edo Nafarroako konpainiekin topaketa bat izanen ditu.

Erriberriko 23. Antzerki Jaialdiaren azken txanpa uztailaren 31ra arte luzatuko da. Hiru ikuskizun izanen dira La Cavako agertoki nagusian, eta gaurgero ia sarrera guztiak saldu dira. Uztailaren 29an (ostirala), Kataluniako La Calòrica konpainiak “Las aves” lana aurkeztuko du, Joan Yagok idatzi eta Israel Solàk zuzendutako lana. Uztailaren 30ean (larunbata), Galiziako A Panaderia eta Centro Dramático Nacional-ek “Las que limpian” lana antzeztuko dute, Areta Boladok, Noelia Castrok eta Ailen Kendelmanek idatzi eta zuzendutako lana. Jaialdiaren itxiera uztailaren 31n (igandea) izanen da La Cavan, “Malvivir” lanarekin, Yayo Caceresek zuzendutako eta Aitana Sánchez-Gijón, Marta Poveda eta Bruno Tambascio protagonista dituen “Ay Teatro”ren ekoizpena. La Cavako hiru emankizunak 22:00etan hasiko dira.

Jaialdiaren jardunak jarraipena izanen du beste gune batzuetan. Horrela, Ochoa Upategiek “La melancolía del turista” lanaren lau emankizun emanen dituzte ostegun, ostiral, larunbat eta igandean, 18:00etan. Oligor eta Mikroskopiaren ekoizpen horrek, Shaday Lariosek (Mexiko) eta Jomi Oligorrek (Nafarroa) sortu eta interpretatuak, objektu dokumentalez osaturiko “antzerkitxo-zinema” bat proposatzen du, asmakizun poetiko batekin, zeinak jostailu guztiak bizirik zeuden unera eramaten baikaitu.

Bestalde, Estefanía de Paz Asin artista nafarrak “La reina del Arga”, Remigia Echarreni buruzko ikuskizuna (Aragaren erregina izenaz ezaguna) emanen du. Lanak hainbat arte, teknika eta arte-lengoaia uztartzen ditu; besteak beste, narrazioa, interpretazioa, objektuen antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak, arkakusoen zirkua, clowna eta zirkua. De Pazek ostegunean antzeztuko du lan hori, 19:30ean Beireko Ezpeleta Jauregian, eta larunbatean 19:30ean Erriberriko Ronda del Castillon (La Nevera).

Horrez gain, Antonio Zafra konpainia andaluziarrak Pablo Bujalancek William Shakespeareren obratik abiatuta sortu eta zuzendutako “Lear!” antzerki inklusiboaren emanaldia izanen da, ostiralean, 19:30ean, Tafalla Kulturgunean.

Halaber, uztailaren 15etik 31ra bitartean jaialdi honetarako deitutako bi lan-egoitzak garatzeko aukeratutako Nafarroako konpainiek egindako lanaren emaitza ezagutu ahal izanen da. La Caja Flotante konpainiak “Callados peces que habitáis en el agua” lana aurkeztuko du bihar 19:00etan Tafalla Kulturgunean, eta ostiralean, 20:00etan, Erriberriko Kultur Etxean. Boga Boga konpainiak “Llueven vacas” lana aurkeztuko du, bihar, osteguna, 19:00etan, Erriberriko Kultur Etxean, eta larunbatean 19:00etan Beireko José Lázaro Galdiano Kulturalean.

Eta igandean, Ardoaren Museoak artisten eta kazetarien arteko hirugarren eta azken topaketa hartuko du, 13:00etan. Oraingo honetan, Ana Artajo-k (antzerki-kritikaria eta antzerkigilea) eta Nerea Alejos-ek (Diario de Navarra-ko kazetaria) edizio honetan parte hartuko duten Nafarroako konpainiekin arituko dira solasean. Topaketan, Reyno Gourmet-ek aperitiboa emanen du. Sarrera dohainik izanen da leku guztiak bete arte.

 

SARREREN SALMENTA

Sarrerak online lor daitezke honako helbide hauetan: www.festivalteatroolite.com eta www.baluarte.com. Baluarteko leihatilan ere jaso daitezke, aurrez aurre, uztailaren 31ra arte, 11:00etatik 14:00etara.

Erriberriko Turismo Bulegoa-Ardoaren Museoko leihatila (Teobaldoen plaza, 4) asteburuetan egonen da zabalik. Jaialdian zehar, zabalik egonen da 17:00etatik 19:00etara ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara larunbat eta igandeetan, eta 19:00etatik 22:00etara ikuskizun-egunetan.

La Cavan programatutako ikuskizunetarako leihatilako eta online sarreren prezioa 18 € da (10 € gazte-txartelarekin). La Cavako 14 emanaldietarako abonu osoak 190 € balio du (100 € gazte-txartelarekin). La Cavan hiru emanalditarako abonuak aukeran (edozein egunetan) 50 € balio du (25 € gazte-txartelarekin). 

Horiez gain, Erriberriko Antzerki Jaialdiak zortzi eserleku erreserbatu ditu La Cavako emanaldi bakoitzeko, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat. Leku horietan interesa dutenek Baluarteko eta Erriberriko leihatiletan erosi beharko dute sarrera, edo 948 066 060 telefonora deitutan (gehienez bi leku erosketa bakoitzeko).

Aitana Sánchez Gijónek emango dio amaiera, igande honetan, Erriberriko Antzerki Jaialdiari

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.