Igandean amaitu zen hogeita laugarren edizioa, publikoaren erantzun onarekin, programatutako funtzio askoren edukiera agortu baita.
Erriberriko 24. Antzerki Jaialdia igande honetan, abuztuak 6, amaitu da. Jaialdiaren arduradunek balantze "oso positiboa" egin dute, publikoaren harrera bikainak markatutako edizio bat garatu baitute, eta, Jaialdiaren antolakuntzatik azaldu dutenez, "arrakastatsuak izan dira La Cavaren barruan eta kanpoan programatutako proposamen guztiak".