Erriberriko Antzerki Jaialdia
Erriberriko Antzerki Jaialdiaren edizio berri bat dugu aurrez aurre, berezia izango den edizioa, aurten Jaialdiak 25 urte beteko baititu! Pausoz pauso, urtez urte, Jaialdia bilakaera izaten eta gure bizitzei lagun egiten joan da. Erriberriko Udalak eta herriak kudeatutako lehen bultzada hartatik gaur egun arte, Nafarroako Gobernuak antolatuta, Jaialdiak bere publikoen eta artisten munduaren arreta berezia irabazi eta lortu du. Bertan parte hartu izan duten, defendatu duten, harmailatik, kaletik, bulegotik edo agertokitik estimatu duten pertsonei zor diegu Jaialdiak 25 urte betetzea. Eta etorkizunean parte hartu, defendatu eta estimatuko duten pertsonekin gero eta hobea izango den arte eszenikoetako jaialdi publikoa lortuko dugu, sorkuntzaren eta herritarren zerbitzura egongo dena.
Urteurrena ospatzeko, omenaldi-jarduera batzuk prestatu ditugu, hiru helburu hauei erantzun nahian:
Zorionak eta goza dezagula!
25. URTEURRENAREN OROITZAPENA EGITEKO GALA
Karlos III.aren plaza
KARTELEN ERAKUSKETA
Uztailaren 19tik abuztuaren 4ra / Karlos III.aren plaza
ARGAZI-ERAKUSKETA: ERRIBERRIKO JAIALDIA OBJEKTIBOAN
Uztailaren 19tik abuztuaren 4ra / Plaza de Carlos III
ARGAZI-ERAKUSKETA: ERRIBERRIKO ANTZERI JAIALDIAREN 25. URTEURRENA
Uztailaren 19tik abuztuaren 4ra / Kultura-etxea
ERRIBERRIKO ANTZERKI JAIALDIA FEMENINOAN
Uztailak 24 - 19:00 / Reyna de Copas, Olite
ERRIBERRI ETA ANTZERKI JAIALDIA
Uztailak 27 - 12:00 / San Pedro, Olite
PROFESIONALAK ERRIBERRIJO ANTZERKI JAIALDIAN
Abuztuak 3 - 12:00 / Enozentrum