es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

Aurkezpena

THE FUTURE IS NOW.

EL FUTURO ES AHORA.

ETORKIZUNA ORAIN DA.

Etorkizuna ez da existitzen; hori badakigu. Orainaldi zorabiagarri bateko biztanleak gara, non kultura arnastea bezain beharrezkoa den; non antzerkia gure nortasunari itsatsitako leku hori den, non elkar ikusi, sentitu eta ezagutuko dugun. Antzerkiaren beharra dugu nor garen, zein mundutan bizi garen eta zein gizarte eraikitzen dugun jakiteko.

Erriberriko Antzerki Jaialdiak orainaldi bizi honen motorra izan nahi du, eta gure lagun izan nahi duten pertsona guztiekin partekatu nahi du amesten dugun eta batere erraza ez den bide hori eragin, gozatu eta elkarrekin deskubritzeko nahia, askeago, kritikoago eta gizatiarrago bihurtuko gaituena. Kultura, eta, kasu honetan, antzerkia, gure inguruan gertatzen denaren eztabaidagune bihurtzea. Egunero aurrez aurre jartzen gaituzten gai konprometitu eta deseroso horiek bultzatu eta ikusleak astindu, hunkitu, harekin gozatu.

Hau da Erriberri: bizitzaren ospakizun handi bat, non elkartu partekatzeko ideiak, emozioak, zalantzak. Ziurtasunik gabeko espazio bat, pertsona sentitzearen edertasuna ospatzeko ditugun ahuleziak eta kontraesanak azalduko dituena; hausnarketak elkargune berrietara, besarkada berrietara, etortzear dauden abentura berri horietara bultzatuko gaituen lekua.

Buruak zabaldu, artea bultzatu eta harekin amets egin. Bizitzen ari garen une hau, hainbeste aipatzen dugun etorkizun hori bihurtzea. Goza dezagun belaunaldi guztiei, publiko guztiei eta gure mundua astintzen duten arazo guztiei begiratzen dien jaialdiaz. Jaialdi horrek Nafarroako eszena zaindu eta bultzatzen du, eta Espainiako zein nazioarteko jaialdi handien arteko bide temati eta ausartari jarraitzen dio. Berdintasuna sustatu eta inklusioa besarkatzen duen jaialdi parekide eta feminista, normaltasunetik desberdintasunaren balio artistikoa aldarrikatuz. Aniztasunaren eta askatasunaren etxea.

Dena da gaur. Bizitza da gaur. Libre izan gaitezen gaur

Ane Pikaza & María Goiricelaya
2022ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren Zuzendari artistikoak




ERRIBERRIKO EMOZIOA

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2023an itzuliko da, iaz Ane Pikaza eta Maria Goiricelaya zuzendari artistiko berriek ikuspegi sozial eta garaikidearekin hasitako proiektua sendotzeko asmoz. Edizio inklusibo eta jasangarria izango da, eta antzerkigile berriak bultzatzearen aldeko apustua egiten jarraituko du, San Martin de Unxen ikusi ahal izango ditugun proposamenekin, Erriberri zabalduaren kontzeptuari jarraituz, Tafalla eta Beirerekin batera.

Programazio paritarioa izango dugu, non sortzaileak, antzerkigileak eta zuzendariak aurkituko ditugun; non antzerkia, dantza, prestakuntza-tailerrak, egoitza sortzaileak eta ikusleen eta sortzaileen arteko topaketak elkarrekin bizi diren. Proposamen horiek osagai sozial nabarmena dute, eta hainbat gai jorratzen dituzte, hala nola ustelkeriaren arriskua, amatasunaren garaiko arrakastaren kontzeptua, maskulinitateak, identitatea edo eskubide sozialen aldeko borroka. Hamabost egunez, Erriberriko Antzerki Jaialdiak iraganari eta orainaldiari begiratzen dion edizio bat jasoko du, promesa gazteen eta izen ospetsuen sinadura daramaten izenburuekin.

Aurtengo karteleko pertsonaiek erakusten duten ilusioak eta magiak eta bonbillak antzezpen baten inguruko emozioa islatzen dute. Erriberriko Jaialdiaren etorrerak eragindako emozioa ere bada, 2023an proposamen nazional eta nazioartekoen aldeko apustua egin baitzuen. Eta, jakina, baita bertako konpainiek eta artistek ere, Nafarroako arte eszenikoen sormena ikusarazteko aukera daukate. Emozioz beterik ekingo diogu Erriberriko Antzerki Jaialdiaren edizio berri honi, eta eserlekuak hartzera gonbidatzen zaituztegu

Rebeca Esnaola Bermejo
Kultura eta Kirol Kontseilaria

 

DESCARGATU PROGRAMA

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.