Beti pentsatu izan dugu artea arimaren egoera bat zela; gure pentsamendu sakonen adierazpen hori, elkarri begiratzeko eta elkar ezagutzeko leku hori. Antzerkiak, horren zati bezala, au - rrez aurre jartzen zaigu eta liluratzen gaitu. Esanahiz betetako ametsetara garamatza eta nor garen eta nor izan nahi dugun bizitzen eta ulertzen laguntzen digu.
Erriberriko Antzerki Jaialditik eguneroko errealitateari eta inguratzen gaituen munduari buruzko begirada sutsua eta konprometitua partekatu nahi dugu gurekin egon nahi duten guztiekin. Ikusleen jakin-mina piztea, astintzea, hunkitzea, ha - rekin gozatzea.
Jaialdi batek hala behar duelako: Ospakizun handi bat, non elka - rrekin bildu ideiak, emozioak eta irribarreak partekatzeko: espe - rientzia paregabea. Gure ziurtasunak eta sinesmenak alboratu, gogoeta eta elkargune berrietara bideratzeko. Agian gustuko (edo ez) ditugun leku horietara, baina, zalantzarik gabe, pertso - na kritikoagoak egingo gaitu, irekiagoak eta partekatzen dugun gizarte aldakorraren eragin handiago baten pean.
Bizi garen garai honetan, gizon-emakume gisa mantentzen gai - tuzten balioak erortzen ari direla dirudien honetan, horrelako es - pazio batek tolerantziarako, bizikidetzarako eta demokraziarako gaitasuna ematen digu. Baita integraziorako ere, pentsamen - dua eta egonezina sustatzeko bezala. Ezagutza horrek guztiak askeago egingo gaituelako.
Hau da Erriberri: belaunaldi guztiei, publiko guztiei eta gure mundua astintzen duten arazo guztiei begiratzen dien jaialdia. Espazio libre, bizi eta aldakorra. Eta hemen, askatasun honetan, amets egite honetan, apalki ezberdintasun bat ekarri nahi dugu, nafar eszena bultzatuz eta Erriberri jaialdi handien artean koka - tuz, Estatu espainiarrean zein nazioartean. Bere egitura osoa espazio parekide eta feminista bilakatuz, berdintasuna sustatuz eta inklusioa besarkatuz, desberdintasunaren balio artistikoa normaltasunetik aldarrikatuz.
Amets egin dezagun! Egin dezagun bizitzaz eta gizatasunez jo - sitako jaialdi bat. Goza ditzatela ikusleek munduko ikuskizunik onenak Erriberriko Jaialdian.
Ane Pikaza & María Goiricelaya
2022ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren Zuzendari artistikoak
RRIBERRIKO ANTZERKI JAIALDIA
Jaialdi bat femeninoan, non programatutako 22 ikuskizunetatik 11 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu dituzten. Horietatik, bederatzi Nafarroako konpainienak dira; bi, nazioartekoak; bat, inklusiboa; eta beste bat euskaraz, familiei zuzendua. Guztira 36 emanaldi, uztaileko hiru aste hauetan Erriberri beteko dutenak.
Hauei gehitu bi Egonaldiak, bakoitza bi erakustaldirekin. Baita “Erriberriko Esperientzia” desberdinak ere: bi musika-talde, audioz gidatutako bisita bat Erriberriko kaleetan barna eta goi-mailako zirku-pieza bat.
Era berean, 15 parte hartzaileentzako urteroko antzerkigintza tailerra mantenduko da, aurten Paco Gámezek gidatua eta “Un escenario dentro de la cabeza. Laboratorio de escritura teatral” izenburupean. Mantentzen dira ere uztailaren 16an eta 17an artistekin eta kazetariekin egingo diren topaketak eta Nafarroako konpainiekin azken asteburuan egingo dena.
Has dadila festa!e
Uztailaren 16tik abuztuaren 1era bitartean, Nafarroak arte eszenikoekin eta publikoarekin egingo du topo Erriberriko Jaialdiaren 22. edizioan, antzerkiarekin, musikarekin, dantzarekin eta poesiarekin gozatzeko aukera izango du.
Urtebete baino gehiago igaro da mundu mailako pandemia deklaratu zenetik, denbora horretan eragindako ondorio guztiekin. Ondorio hauek kulturara hurbiltzeko eta gozatzeko modua aldatu digute. Erriberriko oihala 2020an altxatzeak, konfinamendua amaitu ondoren, merezi izan zuen. Konpainien, teknikarien, artisten eta ikusleen erantzunak, ezin hobeak eta zirraragarriak, edizio berrirako bidea markatu zuen.
Guztion artean frogatu ahal izan dugu kultura segurua dela eta, aldi berean, beharrezkoa norbanakoaren eta taldearen osasuna hobetzeko elementu gisa. Beraz, iaz bultzatu gintuen konbentzimendu berarekin ekingo diogu aurtengo edizioari, eta jakin badakigu herritarrek eskatzen dutela antzerkiarekin berriro elkartzea besaulki-patiotik. 2021eko edizioa oihala altxatzeko gogo osoz iritsi da, istorio eta lengoaia artistiko berriek harrapa gaitzaten. Konpainien eta artisten lan ona erakusteko aukera.
Arimaren bideetatik goiburua du aurtengo edizioak, eta kalitatezko programa bat eta antzerki nafarraren errepresentazio zabala aurkezten ditu, bai Testu Poetikoen Zikloan, bai Egoitza-Laborategian, bai La Cava agertokian, bertako proposamenen aldeko apustua berrituz. Eta gune eszeniko berri bat estreinatuko dugu: Beireko Ezpeleta Jauregia, ohiko beste kokalekuekin bat egiten duena eta Jaialdira jende gehiago hurbiltzeko aukerak areagotzeko balioko duena.
Esku ondu eta landuak, non zomorro txiki eta hauskor batzuk pausatzen eta modu delikatuan jasotzen diren aurtengo ediziaren irudia osatzen dute. Keinu horrek antzerkiaren magiak besarkatzen uztera gonbidatzen gaitu, gure emozioen hegoak altxatzera eta arimaren bide horiek elkarrekin ibiltzera.
¡¡Erriberriz goza ezazue!!
Rebeca Esnaola Bermejo
Kultura eta Kirol Kontseilaria