es | eu

2024KO UZTAILAK 91 / ABUZTUAK 4

ÚLTIMO TREN A TREBLINKA

La carpa

2019ko abuztuaren 1, osteguna - 22.00etan

Honako honetan, Vaivén Producciones-ek gonbidatzen gaitu antzerkiaren mugetatik harago doan esperientzia ikaragarri bat bizitzera.

Euskal konpainiak Varsoviako umezurztegi judu batean murgiltzen gaitu, 1942ko abuztuan. Janusz Korczak poloniar mediku, pediatra eta pedagogo baten eskutik, gainera. Umezurztegi honetan haien azken egunaren lekuko izango gara (baina haien literatan egonen garenez, aldi berean haien kide sentituko gara), bertako barne- antolakuntza, egunerokoak, harremanak, janariaren bilaketa nekaezina, beldurrak zein pozak... bertatik bertara ezagutuz.

Aldi berean, berrietan txarrena hartuko dugu: umezurztegian bizi diren 200 adingabeekin batera Treblinkako kontzentrazio- eremu nazira doan trenera joan beharko du; hantxe daude gas-ganberak. Hala ere, haren beldurren eta pozen, errutinen edo barne-antolamenduaren parte eginen gaitu, ia-ia haurren errepublika zen harena.

Omenaldi bikoitza dugu hemen: batetik, haurren bizitzari duintasuna emateko heriotzaraino borrokatu zen gizon paregabe hari, Korczaki, eta, bestetik, haur guztiek gatazketan pairatzen duten babesgabetasunari.

PARTE-HARTZAILEAK

Alfonso Torregrosa, Maiken Beitia, Ander Iruretagoiena, Gorka Martin, Tania Fornieles, Nerea Elizalde, Jon Casamayor, Alfonso Diez eta Asier Hernández.

TALDE ARTISTIKOA

Ideia originala: Ana Pimenta / Zuzendaria: Mireia Gabilondo / Zuzendariaren laguntzailea: Kepa Errasti / Eszenogra a:Fernando Bernués / Eszenogra aren errealizazioa: Iñigo Lacasa/ Atrezzoa eta tresneria: Julia Gysling / Jantziak: Ana Turrillas / Musika eta soinu-espazioa: Iñaki Salvador / Argitazpenaren diseinua: Xabier Lozano.

Último tren a Treblinka Vaivén Producciones-en ekoizpena da.Argibide gehiago: www.ultimotrenatreblinka.net
Iraupena: 70’

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.