es | eu

2023KO UZTAILAK 21 / ABUZTUAK 6

Nacida Sombra

La Cava

2017ko abuztuaren 5, larunbata - 22.00etan

Nacida sombra topaketa bat da, dantza flamenkoaren eta Espainiako Urrezko Mendeko emakume sortzaile handien artekoa. Flamenkoak femenino pluralean dantzatuko ditu XVI. eta XVII. mendeetako egile emakume klasikoen testuak. Irudizko lau gutunek, garai eta toki desberdinetan idatzitakoek, lau emakume artistaren ahotsen arteko elkarrizketa harilkatuko dute: Santa Teresa Jesusena, María de Zayas, María Calderón eta Sor Joana Ines Gurutzekoa. Dantzaren, musikaren eta hitzaren bidez, beren bizipenak, kezkak, sorkariak eta sekretuak erakutsiko dizkigute, batzen dituzten loturak oinarritzeko: bakardadea ausardiaren prezio moduan, maitasunaren labirintoak eta askatasunaren bilaketa mingarria. Santa Teresa Jesusenaren agonia mistikoa komentuko bere gelan; María de Zayas eleberrigilearen jauregiko intrigak, Gorteko aretoetan; María Calderón aktore entzutetsuaren argi-itzalak komedia-antzoki bateko agertokian; eta Sor Joana Ines Gurutzekoaren amets-irudiak eta polemikak bere lorategi jorian. Ilargiaren lau fase, lau espazio, lau emakume: lau mundu dantzatzeko, pentsatzeko, sentitzeko eta bizitzeko.

Dantza

  • Rafaela Carrasco – Florencia O´Ryan
  • Carmen Angulo – Paula Comitre

Musikariak

  • Gitarrak: Jesús Torres – Juan Antonio Suárez “Cano”
  • Flamenkoko kantariak: Antonio Campos – Miguel Ortega

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza eta koreografia: Rafaela Carrasco
  • Jatorrizko ideia eta dramaturgia: Álvaro Tato
  • Off-eko ahotsa (gutunak): Blanca Portillo
  • Musika-konposizioa: Antonio Campos, Jesús Torres, Pablo Suárez
  • Eszenografiaren diseinua: Carolina González
  • Jantzien diseinua: Belén de la Quintana
  • Argien diseinua: Gloria Montesinos
  • Soinuen espazioaren diseinua: Gabriel Araujo
  • Makineria: Rusti
  • Joskintza: Pepa Carrasco
  • Ekoizpen exekutiboa: Alejandro Salade
  • Ekoizpena: Rafaela Carrasco
  • Banaketa: Emilia Yagüe Producciones
  • Argazkiak eta diseinu grafikoa: Spectare

Iraupena: 80'

www.rafaelacarrasco.com

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.