es | eu

2023KO UZTAILAK 21 / ABUZTUAK 6

Fuenteovejuna

La Cava

2017ko abuztuaren 4, ostirala - 22.00etan

Pepa Gamboaren zuzendaritza
Antonio Álamoren dramaturgia

Fuente Ovejuna (1619) antzezlaritza barrokoko lan bat da, Lope de Vegarena, non herria justiziarik ezaren eta botere-gehiegikerien kontra altxatzen den. Menéndez Pelayo literatur-kritikariaren arabera, "ez dago lan demokratikoagorik gaztelaniazko antzezlaritza osoan". 1476an, Fuente Ovejuna izeneko Andaluziako herrixka bateko herritarrak, jauntxoaren gehiegikeriak jasateaz nazkaturik, aho batez matxinatu ziren bere aurka. Matxinadan hilketa bat gertatu zen, baina ikertzaileak erantzun bakarra jaso zuen herritarrengandik: «Fuente Ovejunak egin zuen». Jokaera miresgarri horren aurrean, ikertzen jarraitzeari uko egin zioten, herriaren mendekua bidezkotzat jota. Mende eta erdi geroago Lopek gertakari ospetsu hori birsortu eta hilezkortu zuen, irakurlea emozionalki liluratzen duen tentsioa eta indar dramatikoa duen lan batean. Reinaldo Froldik, Loperen lanetan espezialista ospetsuenetako batek, edizio honetan, gertakariak garatu ziren garaiaren eta lana idatzi zen garaiaren testuinguru historikoa eta ideologikoa argitzen du, eta Fuente Ovejunaren doitzea Lopek komediari buruz zuen teoriara aztertzen du. Loperen literatur arteak eta bere hizkuntza poetiko bikainak espazioaren eta denboraren mugak gaindituko dituzte, betiereko idealak azaltzean, komediari oihartzun unibertsala ematen diotenak.

Antzezleak:

  • Rocío Montero Maya
  • Lole del Cmapo Díaz
  • Carina Ramírez Montero
  • Sandra Ramírez Montero
  • Ana Jiménez / Pilar Ramírez
  • Rocío Rivas Flores
  • Beatriz Ortega Chamorro
  • David Montero

Fitxa artistikoa:

  • zuzendaria: Pepa Gamboa
  • Dramaturgia: Antonio Álamo
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Joaquín Galán
  • Aholkularitza artistikoa: Pedro G. Romero
  • Gune eszenikoaren diseinua: Antonio Marín
  • Jantziak: Maite Álvarez
  • Argiak: Alejandro Conesa
  • Soinua: Emilio Morales
  • Koordinazio teknikoa: Alejandro Conesa
  • Kudeatzailetza: Joaquín Galán
  • Argazkiak: Félix Vázquez

Iraupena: 55'

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.