es | eu

2024KO UZTAILAK 91 / ABUZTUAK 4

Beste jarduerak

Testu poetikoen eta poesiaren zikloa

Nafarroako sei talde profesionalek (gehienez) egile klasikoen testu poetikoen zikloa osatuko dute. Jarduera honen helburua da musika eta hitza Erriberriko toki guztietara eramatea.

Emanaldiek gutxi gorabehera 20 minutuko iraupena izango dute, eta jaialdiko asteburuetan egingo dira, herriko kokaleku desberdinetan. 

Marcela, la voz de la mujer libre

El guardainfante, entremés cantado

Fabulantes

El cantar de Dulcinea

Segismundo, primer acto

El amor

Aktoreentzako tailerra, Antonio Simónekin

Erriberriko Jaialdiak aktoreentzako tailer batean parte hartzeko 14 leku eskaintzeko deialdia egingo du. Tailerra, hain zuzen, uztailaren 24a eta 28a artean egingo da, 10:00etatik 14:00etara, Erriberriko kultur etxean. Antonio Simón antzerki zuzendariaren metodologian oinarrituko da –25 urtean baino gehiagoan Bartzelonako Institut del Teatren praktika pedagogikoan arituta garatu duen metodologia– eta bai hogeita hamar eszenaratzetan baino gehiagotan aktoreak zuzentzen hartutako eskarmentuan ere.

Laborategia Denise Despeyrouxekin

Uztailaren 31 eta abuztuaren 4a artean egingo da, 17:00etatik 21:00etara, Erriberriko kultur etxean. Denise Despeyrouxek gidatuko du, eta Marivauxen La Dispute komedian oinarrituko da. 20 aktorek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzeko prezioa 60 eurokoa da.

Laborategia ideia honetatik abiatuko da: antzerkiaren profesionalak ez du ezer baliotsuagoa bere berezitasun emozionala baino. Hori dela-eta, emozioak esploratuko dira, aktoreei beren erregistroa handitzen eta berezitasun horri ahalik eta etekin handiena ateratzen laguntzen dien tresna den heinean.

Egoitza-laborategirako deialdia

2017ko Erriberriko Antzerki Jaialdiak lanerako egoitza eta ikerketa laborategi bat proposatzen du Nafarroako talde profesional batek aurkeztutako proiektu artistiko baterako. Uztailaren 21a eta abuztuaren 5a artean egingo da, biak barne, jaialdia egin bitartean, eta Erriberriko ikastetxe publikoko erabilera anitzeko gelan egingo da, herriko Udalak utzita. Erabakitzen den ordutegian egingo da, goizeko eta arratsaldeko saioetan.

Hoidej Producciones.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.