es | eu

2023KO UZTAILAK 21 / ABUZTUAK 6

Aurrera doa, arin, Erriberriko Antzerki Jaialdiko ikuskizunetarako sarreren salmenta

2021ko ekainaren 29, asteartea

Oraindik bada lekurik Juan Carlos Rubio zuzendari gonbidatuak emanen duen “De la realidad a la ficción” (“Errealitatetikk fikziora”) lantegirako.

Ekainaren 1ean hasi zenetik, uztailaren 16tik abuztuaren 1era bitartean eginen den Erriberriko Antzerki Jaialdiko ikuskizunetako sarreren salmenta erritmo azkarrean doa aurrera emanaldi gehienetan. Pandemiak eragindako murrizketa sanitarioen ondorioz, edukiera % 60ra murriztu da (aurtengo jaialdirako 236 eserleku jarri dira salgai). Zinemaldia hasteko ia hilabete falta denean, La Cavako agertokian programatutako obra gehienetarako 100 eserleku baino gehiago saldu dira eta batzuetarako 200 sarrera baino gehiago saldu dira dagoeneko.

Erriberriko Antzerki Jaialdiaren hogeita bigarren ediziorako sarrerak online eros daitezke www.festivalteatroolite.com eta www.baluarte.com helbideetan. Bestalde, Baluarteko leihatilan ere jaso daitezke, aurrez aurre, uztailaren 2ra arte, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik larunbatera. Uztailaren 15etik 31ra sarrerak 11:00etatik 14:00etara jaso ahal izanen dira, astelehenetik larunbatera.

Erriberriko Turismo Bulegoa-Ardoaren Museoko leihatilak (Teobaldoen plaza, 4) asteburuetan dago zabalik. Jaialdian zehar, zabalik egonen da 17:00etatik 19:00etara ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara larunbat eta igandeetan, eta 19:00etatik 22:00etara ikuskizun-egunetan.

Tafalla Kulturgunean programatu diren obretarako sarrerak soilik zentroko leihatilan eta online (https://es.patronbase.com/_Tafalla/Productions) salduko dira.

Erriberriko Kultur Etxean izanen diren emanaldiei dagokienez, sarrerak 012 zenbakian soilik eros daitezke, uztailaren 5etik aurrera eta Erriberriko Kultur Etxean emanaldiaren egunean bertan.

Beireko Ezpeleta Jauregian eginen den Antzerki Poetika zikloko ikuskizunetarako sarrera librea izanen da lekua bete arte.

 

“De la realidad a la ficción” (“Errealitatetik fikziora”), Juan Carlos Rubiorekin

Aurrera erritmo onean joanagatik, oraindik plaza batzuk libre daude Juan Carlos Rubio antzerkigile, gidoilari eta aktoreak emanen duen “De la realidad a la ficción” (“Errealitatetik fikziora”) dramagintza-tailer praktikorako.

Ikastaroak 20 orduko iraupena izanen du, eta uztailaren 19tik 23ra bitartean izanen da, Erriberriko Kultur Etxean.

Parte-hartzaileek antzezlan labur bat idatziko dute, ikasleek eskolako lehen egunean eramanen dute egunkari batetik ateratako albiste bat abiapuntu hartuta. Ikasleek ordenagailu pertsonala eta denbora-tarte bat izan beharko dute, obra hori lantegitik kanpo idazteko.

Ikastaroa 16 urtetik gorako aktore, zuzendari eta antzerkigileei zuzenduta dago. Ikastaroan gehienez ere 15 lagunek har dezakete parte.

Matrikulak uztailaren 18an La Cavan taularatuko den “La Isla” (“Uhartea”) ikuskizunerako sarrera hartzen du barne. Mintegiak gai praktikoak jorratuko ditu; besteak beste, errealitatearen eta fikzioaren arteko harremana, antzerkiaren dimentsio morala eta soziala, egitura eta bilbea, generoak, tonua, elkarrizketak, iraupena, testu baten edizioa, publikoa edo lanbidea.

Interesatuek izena emateko moduari buruzko argibide gehiago jaso dezakete programasydifusion@navarra.es helbide elektronikoan.

Aurrera doa, arin, Erriberriko Antzerki Jaialdiko ikuskizunetarako sarreren salmenta

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.